sábado, 18 de mayo de 2013

FINLANDIA

Finlandia, Europako iparraldean dagoen estatua da eta Helsinki da bere hiriburua.2010. urtean egindako azterketarn zioen 5,3 milio biztanle zituela eta  303.899km2. Europako seigarren herrialderik handiena da eta Norvegia, Errusia eta Suediarekin egiten du muga. Hona hemen datu garrantzitsu batzuek..

GEOGRAFIA

Finlandiako gehieneko paisaia laua da, Halti mendia izan ezik 1.328m-rekin. Beste ezaugarri garrantzitsu bat,  uharteen eta lakuen ugaritasuna da. 190.000 laku inguru daude eta 98.000 uharte. 

KLIMA

Klima epela eta hotza da, neguak nahiko gogorrak -40ºC-tara iritsi daiteke eta udak aldiz, oso beroak dira 30ºC-rekin. Urteko bataz besteko prezipitazioak 500-600mm -koak dira. Honahemen bere kilimograma: 




DEMOGRAFIA

Lehen esan dudan moduan, Finlandia 5 milioi biztanle ditu eta gehien bat hegoaldean kokatzen da. Gaur egungo biztanleak, Eskandinaviako tribuetatik datozela uste da, Samiarrak adibidez. Tribu mota hau, Zirkulu Polar Artikotik gora bizi izan dira duela 7.000 urte baino gehiagotik.Gaur egun, bakarrik 4.500 gelditzen dira.


GASTRONOMIA

Betidanik arrantzaz bizi izan dira bertako biztanleak, beraz, plater gehienak arraina daramate. Adibidez, lutxoa, amuarraina eta izokina. Haragien artean, orein keztatua da bertan dagoen platerik ospetsuena. Postrerik famatuenak kalakukko eta karjalan piirakat dira, bertakoak diotenez oso goxoak direnak. 

BISITATZEKO BOST LEKU INTERESGARRI

-Eduskuntatalo


-Repovesiko parke naturala


-Olavinlinnako gaztelua


-Helsinkiko katedrala


-Aurora boreala

JAI EGUNAK

-Urtarilaren 6a: Epifania.
-Maiatzaren 5a: Langileen eguna.
-Maiatzaren 19: Pentecostés.
-Ekainaren 21a: Midsummer Eve.
-Abenduaren 6a: Finlandiako independentzia eguna.
-Abenduaren 26a: San Esteban.

Finlandiari buruz gehiago jakiteko joan web-gune honetara: http://www.visitfinland.com/es/?gclid=CLy22qzyoLcCFSXItAodXDwA9w

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada